Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dalai ibaiari bazarraizkio, Pigmeoren lurra aurkituko duzu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 94. orr.
Horko jendeak ipotxak bezain ttipiak dira, baina ez pigmeoak bezainbat. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 86. orr.
.«Ikuspegi turistiko batetik begiratuta, Burkina Fasok ez dauka ezer», azaldu du Arretxek: «ez piramiderik, ez Kilimanjaro bezalako mendirik, ez pigmeorik...». Berria - Kultura 2004-11-30
Kongon bizi diren 3.000 pigmeo inguruk «haragijaleen gaixotasuna» dute. Berria - Gaiak 2004-05-07
Nahiago nuke lurrean zuloa egin eta hor sartu, Papuako pigmeoek egiten duten legez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 27. orr.
Noizean behin saltzen diet errezeta-libururen bat pigmeoei. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 44. orr.
Duela lauren bat urte galdetu genien ea nola maite ditzaketen hainbeste urruneko kulturak eta hain errazki ahaztu bertako pigmeoak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 23. orr.
AEBetako, Erresuma Batuko eta, oro har, NATOko ontziek eginiko maniobrek zetazeo espezie ugariri eragin diete: euskal balea, xibarta, zere arrunta, zere txikia, zeroi arrunta, zeroi pigmeoa, Atlantikoko izurde pikarta eta marzopari, besteak beste. Berria - Gaiak 2004-11-03