Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piezoelektriko izlag piezoelektrizitateari dagokiona; piezoelektrizitateak eragina.
Katuak erabilita egindako beste esperimentu batzuetan, frogaturik geratu da efektu piezoelektrikoa, hankako hezurretan, katuaren ibilera normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Tentsio normalak desagertuz gero [...] oso murrizten da aktibitate piezoelektrikoa, eta, horren ondorioz, hezurren elikadura kaltetzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.
Hartara, sortzen diren korronte piezoelektrikoek halako ponpaketa bat eginarazten diete zelulen mintzei, eta horrek asko handitzen du hezurretako kanal estuetako elikagai-emaria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.