Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeruko hirian, berriz, pietatea da giza jakintza bakarra. Hauxe da Jaungoikoaren gurtza, hauxe egiazko erlijioa, hauxe pietate zuzena, hauxe Jaungoikoari soilik zor zaion zerbitzua. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 372. orr.
Abia zaitez arrazoimenaren ildoetan zehar, uste ona pietatean ipiniz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 111. orr.
Gregorio Nyssakoaren eta Areopagita aizunaren ideiek [...] Erdi Aroko eta ondorengo aroetako Teologian eta pietatean izan zuten jarraipena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Fariseuak, bestalde, beren pietateaz puzten ziren, beren errito eta arau-zaintzari oso atxikiak zeudenez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.
Otoitz-formula guztiak eta egintza guztiak, bihotzez otoitz egiten uzten ez badizuete, alde batera utz itzazue, edozein direla pietatezko praktika horiek. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.
Sortu gaituen herriari zor diogu eskerrona eta atxikimendua, erromatar tradizioan burasoei eta herriari emaiten zitzaien pietas edo "pietate" hura bera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.
Horrengandik klabiatura izpiritual desberdinak bereizten zuen, Taulerrena, Eckhartena bezala, lehorragoa baitzen, eta Susorena irudimenera eta grafismo bapikatuetara isuriagoa, Erdi Aro berantiarreko herri-pietatetik hurbilago zegoena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.