Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pidgin iz hizkuntza bi edo gehiagoren osagaiez osaturiko hizkuntza.
Saizarbitoriak dioenez, euskal literaturak, geure zirkunstantziaren ispilu edo adierazpen izan nahi badu, bizpahiru hizkuntza eta pidginen bat, beharko ditu erabili. Adibideok erakusten dutenez, euskara lapurtarra zen pidginaren oinarria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.
Dirudienez, alderdi hartako hizkuntzak bata bestearekin nahastuaz gauzatu zen, eta gisa horretara sortutako hizkuntzak dira pidginak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 220. orr.
Asko dira, munduan barrena, pidgin hizkuntzetatik etorri diren hizkuntza kreoleak, baina garbi dago gaur egun tankera horretako hizkuntzek ez dutela lekurik gure artean: ingelesa da alderdi honetako hartu-eman tresna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 222. orr.