Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piastra 1 iz ekialdeko herri batzuetako behinolako eta oraingo dirua.
Haren hara-honako kontsultategian, zenbaitetan oso mingarria gertatzen zen hagin erauztea, baina ez zen garestia izaten: piastra bat pobreentzat eta bi aberatsentzat (Midak kalezuloko aberatsentzat, alegia). Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Hasieran, eguneko hogeita bost piastrako diru-saria emango didate. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.
Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.
2 adkor pezeta.
Marotoren traizioak, milioi bat piastraz ordaindua omen, suntsitu egin zuen armada karlista. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.