Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pianoforte iz antzinako pianoa.
Pianofortea pianoari hasieran eman zitzaion izena dela, klabea ez bezala gogara jo zitekeelako, nahi zenean piano, ahul alegia, eta nahi zenean forte. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.
Klabikordiotik pianofortera egon zen jauzian protagonista izan zen Mozart. Berria - Kultura 2006-01-27
Vilanov-eko noble baten etxera joateko eskaria nuen, girlanda urre-kolorez apaindutako pianoforte zahar bat konpontzera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 138. orr.