Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segundo batzuetako hutsartearen ondoren, pianoa entzun zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.
Zuhaitz adarren artetik piano baten notak entzuten baitziren, olatuen orroan gailen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.
Gero eta nekezago zitzaion pianoaren nota desafinatuak jasan behar izatea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 23. orr.
Pianoaren teklek nekerik gabe erantzuten diete hatzei. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela: pianoa jotzen dugun bakoitzean nota faltsu bat aterako da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.
-Norbait pianoan ari da behintzat -esan zuen Gabrielek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 308. orr.
Ba al dakik pianoa jotzen? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 84. orr.
-Seguru zaude pianoa jotzen ikusi nahi nauzula? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.
-Ez da batere usua zure sasoiko gizon bat pianoa ikasten hastea -esan zuen Willemek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.
Pianoaren estalkia jasorik, atrilean zegoen partiturari ekiteko eskatu zidan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
Pianoari tapa altxatu eta teklaren bat sakatu dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.
Fonseca, mandatua bete eta gero, pianoaren aulkitxoan jesarri zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 90. orr.
Pianoaren aurrean eseri denean, ingurura begiratu du. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.
Frantses doinu herrikoi baten inguruko hitz-moldaketak egiten ari zen bezero bat bere baritono ahotsaz, Mathildek pianoan laguntzen ziolarik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.
Pianoa bals bat jotzen ari zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Horrelakoa izan zen piano, klarinete eta biolarako pieza. Berria - Kultura 2004-04-01
Escuderoren Piano eta orkestrarako euskal kontzertua joko dute. Berria - Kultura 2006-04-05
Egitaraua: Liszten Piano eta orkestrarako 1. kontzertua, Brahmsen 1. sinfonia. Berria - Kultura 2004-11-06
BOSek Mendelssohnen Uda gau bateko ametsa obrako obertura eta bi pianotarako kontzertua eskainiko du gaur. Berria - Kultura 2004-01-31
Nik piano klasikoa ikasi nuen eta oso gaztetxo nintzela, hainbat rock taldetan jo nuen. Berria - Kultura 2004-03-05
Diskoa «musika tradizionaletik abiatzen da, baina gero oso melodia ezberdinak jasotzen ditu, betiere Joserraren piano dotore eta modernoak ematen dion ukitu bereziarekin». Etenaldi batean, piano tristea entzun da. Berria - Kultura 2004-11-20
-Noiztik atsegin zaizkin piano desafinatuak? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 92. orr.
Instrumentuei dagokienez, piano elektrikoa eta bateria soilik erabiltzen dituzte. Berria - Kultura 2004-12-19
Handik laster piano mekaniko bat baltse bat jotzen hasi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Areto hotzak gurutzatzen dituzte, eta egongelara iristen dira, non estalkia altxaturik dagoen piano atze-luzearen eta portzelanazko suontzi zuri berotuaren inguruan hiru besaulki baitira altzari bakarrak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Maite dut Schumann, haren piano-lanak batez ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Gramofonoak Liszten piano kontzertuetako bat jotzen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.
Uztailaren 19an, ortziralez: flauta eta piano kontzertua. Herria 2002-07-18
Fagot eta piano errezitaldia Miramongo Matineen gaurko saioan. Berria - Kultura 2004-10-09
Okela, ardoa eta ingelesez hitz egiten duten zerbitzariak ditu leku honek, zuzeneko piano-musika ahaztu barik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.
Iruditzen zaizu bere hitzak piano notak direla. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 86. orr.
Mozarten 10. kontzertuan asko gustatu zitzaigun Labeque ahizpen piano teknika eta euren arteko harremana, egun arraroa suertatzen dena. Berria - Kultura 2004-10-06
Pausoa bizkortu nuen, piano-ariketek berandutu nindutela entzuteak nekez errendituko zuen-eta amak orduari zion errespetu maniatikoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Eskuin besoa galdu nuen, ezingo nion aurrerantzean nire piano irakasle postuari eutsi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.
Ez nituen jada piano-hotsak eta hatz-ariketak entzuten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.
Gure amak errusiera-eskolez gainera, piano-eskolak ere hartzen zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.
Schumann-en pieza errepasatzen hasi nintzen mentalki, arratsaldeko piano-klasea gogoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 112. orr.
Badakizu kontserbatorioan bakarrik egin daitekeela piano-karrera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.
Hoteleko areto publikoetan (piano-gela, kafetegi, joko-mahai) entretenitzen zituzten egunaren hondarrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Eta horra non norbait sartzen den piano-gelara eta, nire gibelean jarririk, eskuak pausatzen dizkidan sorbaldetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.
Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.
Isats-pianoa gure gelako zentro neuralgiko garrantzitsuena da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.
Bi taburete ere erosi ditut eta metroan eraman Brooklyngo etxera: pianoa nahiko altu dagoenez, tabureteak oso ongi datoz isats-pianoaren aurrean eseri eta hura mahai gisara erabiltzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.
Rec grabazio estudioan, piano isatsduna eskura izateaz gain, musika jo bitartean, edo grabatutakoa entzutean, filmaren irudiak gela berean dagoen pantaila handi batean ikusteko aukera izan du Salvadorrek. Berria - Kultura 2006-04-30
Aretoan ezproien hots erritmikoa entzuten zen, eta piano-jolea, arrazoiren batengatik urduri edo ikaraturik, gogotik ahalegintzen zen mazurkaren konpas bizia jotzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.
Inguruko tabernako piano-jole beltza "Paper Doll" jotzen ari da, triste eta astiro. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 105. orr.
Katia eta Marielle Labèque bi ahizpak, biak piano-joile guziz jeinutsuak. Herria 2004-04-29
Piezaren erdi aldera, piano-joleak huts txiki bat egin zuen akorde batean eta gelditu egin zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Ezin dugu jo milaka piano-jolek milaka aldiz jo izan duten bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.
Imajina ezazue nolakoa izango den hilabete askotan kontzertua prestatzen aritu den pianojolearen sentiberatasuna txaloen aurrean, eta frakasoak utz diezaiokeen samina. Pako Aristi «Note book», 2005 - 49. orr.
· izond Une hartan Kreuzstrassen gora gindoazen eta nik, neska piano-jolearen leihopetik pasatzerakoan, burua jaso nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Ama eta amona piano jotzaileak izan zituen. Berria - Kultura 2004-12-26
Lachenmannen obrez gain Cage, Sciarrino eta Lucier konpositoreen obrak interpretatuko ditu piano jotzaileak. Berria - Kultura 2004-08-17
Piano-jotzaileari partiturak pasatzen zizkion, honek eskuak tekletatik altxa beharrik izan ez zezan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.
Kale kantoiko taberna batetik, ingurua girotzen duen piano jotzaile beltz baten musika dator. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
Besteri entzunez ikasi zuen pianoa jotzen; aditu hutsarekin ikasten ditu aire eta doinuak, eta piano-jotzailerik trebeenak bezain ongi jo dezake lehenbizikoan edozein pieza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Euskal Herriko piano jotzaile, moldatzaile eta ekoizle artistiko argien eta aktiboenetakoa da Gimenez. Berria - Kultura 2004-03-13
Hiromi Uehara 25 urte besterik ez duen piano jotzaile japoniarrak sona handiko bi CD argitaratu ditu. Berria - Kultura 2004-07-18
Maria-João Pires piano-jotzailearen bertsioak [...] minutu bat eta zazpi segundo irauten du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Ez zitzaizkion musikaz deus gutxi zekien jendearen aurrean konplitu beharra bezalako konpromiso soileko saioak atsegin, konpromisoa beste loturarik ez baitzen izaten halakoetan piano-jotzailearen eta entzuleen artean: kortesiaz jotzen zuen piano-jotzaileak, kortesiaz entzuten zuen publikoak, eta lagun arteko gaubeila asko hondatzen zen modu hartan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.
Katek, asko ibiltzeko ahulduegi, musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.
Piano zut itxiaren gainak ere jaki fin eta gozokientzako apalaren zerbitzua egiten zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
piano aurrean (10); piano eskolak (4); piano eta orkestrarako (9); piano gainean (14); piano gaineko (5); piano irakasle (3); piano joile (11); piano joilea (9); piano joilearekin (4); piano jole (3); piano jolea (6); piano jolearen (3); piano jotzaile (22); piano jotzailea (21); piano jotzaileak (18); piano jotzailearekin (8); piano jotzailearen (8); piano kontzertua (6); piano musika (5); piano tristea (4); piano tristearen (6); piano tristearen musika (3); piano zahar (4); piano zut (3)
pianoa ikasten (3); pianoa izan (4); pianoa jo (11); pianoa jo zuen (4); pianoa joko (4); pianoa jotzea (7); pianoa jotzeari (5); pianoa jotzeko (7); pianoa jotzen (48); pianoa jotzen hasi (5); pianoa jotzen ikusi (4); pianoa jotzen zuen (5)
pianoaren aurrean eseri (5); pianoaren estalkia (4); pianoaren laguntzaz (4)
biolin eta pianorako (3); orkestra eta pianorako (4); pianorako kontzertu (3)