Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pianissimo 1 adlag (musikan) leun-leun, ahul-ahul. ik piano2; fortissimo. irud/hed

Ia beti, pianissimo hasten ginen, bestearen jokabidea aztertuz bezala; hurrena, hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

2 (izenondo eta izen gisa)

Begiak itxi, eta hasierako konpas pianissimoei ekiten diet, kontzientzia osoa hatzen mugimendu bakoitzean jarria: ondo egin nahi dut esku bakoitzaren lana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Hatz ikasiez zarata oro urratu zuen, pianissimo batekin hasiz, nota luze, ziztakariekin, apurka in crescendo-ra egiteko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

Koralak trinkotasuna hari guztietan azaldu baitzuen, dinamiketan maisu pianissimotik fortissimo-ra crescendo-en bitartez, fraseatze lanetan txukun.  Berria - Kultura   2004-05-22

Olaizolaren Aurtxoa seaskan ezaguna bordatu egin zuen bukaeran pianissimo zoragarria eskainiz.  Berria - Kultura   2004-06-18

Biolinaren pianissimoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus