Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauxe da historia, itzulpenaren eraginez apur bat indargetua, piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Piamonteraz hitz egiten zuen, eta deseroso sentiarazi ninduen berehala horrek: ez da gizalege onekoa italieraz erantzutea dialektoan hitz egiten dizunari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Piamontera ezin hobean, bada, Asti aldeko ukitu sotilez, esan zidan azukrea zekarrela kimikatzeko: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.
Madarikaziotzat, berriz, "medà meshônà" lotura bitxia erabiltzen zen, hots, literalki "heriotza estrainioa", baina ulerbide zuzenean piamonterazko "assidènt" ("ezbehar") formaren kalkoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.