Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pezeta (orobat peseta g.er. eta pezta g.er.) 1 iz Espainiako dirua, euroa ezarri zen arte.

Euroak hartuko du pezetaren eta liberaren lekua, eta hori, berez, ona da euskaldunontzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 99. orr.

Batez beste indioek 35000 pezeta irabazten dute urtean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

-Baina ehun pezeta pagatu ditut!  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Orduko 200000 pezeta ordaindu nuen Philips "karromato" lehenbiziko haietakoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 96. orr.

Esan eta egin, Zialtzetak trikitilarien artean diru eskea egin eta 1.750 pezeta bildu zituen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Dirua zegoen zapata-kaxetako bat hartu, ehun mila pezeta apartatu, gutunazal batean sartu, eta etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Hamar mila pezeta behar nituela esan nion.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 149. orr.

Hogei mila pezeta liburuetan eta bost mila diskoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 77. orr.

Itoizko Koordinakundeak 24000 milioi pezetako bermea ordaindu behar zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.

30000 mila pezetako ordainketa Canovas jaunaren alargunari, indemnizazio gisa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.

Ekintzak 1800 milioi pezetako galera ekonomikoa eragin zuela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Bost mila pezetako biletea utzi zuen mahai gainean eta, poltsa eta berokia hartuta, alde egin zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

Bi pezetako mediak hogei pezetan jarri ziren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

Iruñerako bidean, Juan Pedro Ferran-i ebatsi zioten orduko 9000 pezetaren heineko abere eta gauza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.

500 pezeta ehuneko billeteetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 141. orr.

Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Pezeta batekin 3'75 bolibar dauzkazu, ia lau.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 22. orr.

Gerora 13000 milioi pezetara murriztu zuen bermea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 193. orr.

Ez nengoen Remelluri botila mila pezetatik gora ordaintzeko moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 30. orr.

Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Nafarroako exportazioek 29408 miliun pezetarena ekarri dute aurtengo lehen sei ilabeteetan.  Herria   2001-10-18

2 (billeteen izen gisa)

-Gogoan ditiat, bai, hortik mila pezetakoari "talego" izena gelditu zitzaioan...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Eta larruzko kartera zabalduta, ehun pezetako berri-berria eman zidan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Jendeak hogeita bost pezetakoak ikusten baditu kutxan, beste horrenbeste ordaintzera behartuta sentituko da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus