Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xake lauki handi batzuk marraztuta daude parkearen zoruan eta jende ugari biltzen da plastikozko peza handiekin jokatzera. Berria - Kultura 2004-08-29
Peza bakoitzaren balioa, peza hori taulan jarria dagoen tokiaren araberakoa da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 120. orr.
Hiru lagunek zenbait egun eman dituzte pezaz peza eta erresortaz erresorta desmuntatzeko tresna haundi hori, bai eta bizpahiru kamiuntaratan kargatu ere bideko. Herria 2002-09-19
Gisa hortan, Lurraren azal peza batzu elgarretarik urruntzen ari: [...]. Herria 2005-10-20
Elizetako ezkilak peza osoz eginak dira. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.
Beretta 38 A metrailadore baten herskailua (Emilio partisanoa zèn eta haranetan atzera eta aurrera peza aldagarriak banatzen zebilen garaikoa). Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Ordu arte ibili gabe zegoen lur peza hura. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.
Laster sorterriko soro peza batean gure amodiozko habia eraikiko dinagu. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
60 metra zabaleko ezponda peza. Herria 2004-01-22
Baziren burdin peza batzu pisu handikoak, hiru tona eta erdiren heinekoak! Herria 2005-09-01
Xinatarrek, beren arbasoen izenak, zur peza batzuen gainean izkiriatzen dituzte, eta gero, zur peza horiek aldare baten gainean emaiten, hobeki ohoratzeko gisan. Herria 2004-04-08
Huna nun kausitzen dituen bi oihal peza hedatuak eta hauen azpian kartoin batzuetan kokatua, gizon bat etzanik. Herria 2004-12-30
Harri peza haundiz egina izan den dorrea 1420 metro goratasun dituen gune batean dago. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.
Gure herriko laminek beren sukaldea zeukatela Borddeleneko harroka peza haundi baten pean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.
Ez da ahantzi behar haatik petrolaki peza batzu badirela oraino itsasoan, gure kostaldetik urrun badira ere. Herria 2003-03-27
Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat erosirik, pirateriari zihoakion guztiaz hornitu zuen, hala nola ganibetak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Ardiki peza erraldoia naka-naka irensteari ekin nion, deus ez bailitzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 56. orr.
Zortea alde zutenek, halabeharraren bestelako baiezpenik gabe, zilarrezko diru-pezak jasotzen zituzten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.
Han, eraztun, diru peza gaitz eta errubien artean, Heraklitoren eskuizkribua zetzan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.
diru peza (5); hektarako lur peza (3); lur peza (26); lur peza bat (6); petrolaki peza (5); petrolaki peza batzu (3)