Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petzero iz mendekoa; biktima.

Ttipiak beti petzero!  Herria   2001-07-19

Orduan, anaiak norbaiti mendekatu behar zuela eta, nor zen gehienetan petzero?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Hor da argi eta garbi ikusten gerla baten okerkeria, noiz eta ere bi etsaiek, elgarren artean, zepo batean bezala harrapatzen baitute petzero bera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 161. orr.

Euskaldunak beti pixka bat petzero direla?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 190. orr.

Eta ainitzek daukate beti ttipiak direla petzero holakoetan, diru gehixago baduenak ez biziki axolarik gutiago dutenez...  Herria   2001-07-19

Hor dira lekuko abertzaleek sorturiko frantses egunkari eta astekari, euskara bide bazterrean petzero utzirik.  Herria   2004-04-08

Ospitalean nire falta sumatzen hasiak izan behar zuten honezkero, Josuren ondoan, eta hutsune hori are barkagaitzagoa eginen zen, han izanen zirenek -Edurne, ama, arreba Marixa- jakitean anaia gertatua zela nik hartu beharreko kolpeen petzero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus