Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Petxuan dauka orain esku bat eta buruan beste bat, biak zabalik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.
Erreklutatu zuten jendea, bai, euskaltasunaren izenean, Euzko Langille hasi ziren banatzen tabernetan, baina petxuko ilea erakutsi genien eta atzera egin behar izan zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Ez nuen uste horrela jarriko nintzenik hitz batengatik, petxutik eztarrira mugitu zitzaidan bihotza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.
Mukiak, eztula eta petxua hartuta ditu Lizarrako pilotariak, eta horrela ezin zuen jokatu. Berria - Kirola 2004-01-09
Beheko solairuko aitonak, petxuan mina sortu zaiola eta, sokorro eske ari daiteke, ordea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.
Consumption hitz hori zuritua gelditu zen eta salbatua: ordura arte xahutze edo hondatze hutsa zekarrelarik gogora, eta orduko eritasunik hilgarriena zen petxuko gaitz edo tuberkulosia ere adieraz zezakeelarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.
"Oso negu gogorra izan zuan hogeita hamaseikoa, hemen hezetasun handia zaukaagu neguan, ikusiko duk", orduan harrapatu omen zuen petxuko hau, eta ez "eritegiko monjek dioten moduan" zurrutean galduta dabilelako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.