Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petxero 1 iz petxa ordaintzen duen pertsona.

Baina, testuek eta bereziki 1789-1790eko bertsu zenbaitek erakustera ematen dute hastapenean, etxetiar eta petxero saldoek, etxeko jaunen pribilegioen suntsitzea txalotu zutela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

Ez dezaket ahantz alabaina hemengo etxetiar, petxero eta buhameak oro 1789an Errepublikaren alde agertu zirela, apez errefraktarioek, etxeko jaun opulantek eta notableek haizea norabidez aldarazi artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

2 irud/hed ik petzero.

Orduxeko esanahi batzuk gorde ditu petxero hitzak egundaino: esklabu, morroi, mixerable edo gisakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Lur eta borda abandonatuak, arrotzek, hain petxeroak eta apatikoak ziren laborariei bigarren egoitza gisa konpontzeko erosten zizkieten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ni halabeharrak ekarri ninduen Goizuetatik Leitzara, baina, beti bezain petxero nauzu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

-Kasu egizu euskaraz ari zarenean, edo petxero edo hiltzailetzat joko zaituzte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus