Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petunia 1 iz belar landare apaingarria, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena (Petunia sp.); landare horrren lorea.

Petuniak etxeko baratzean landatu zituen lehenik, loratu arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Nahiko argi bazen, eta, hala, lorategiko gauza guztiak ikus nitzakeen: terrazako aulkiak, sahatsa, arropa zabaltzeko soka bi zurtoinen artean, petuniak, hesiak, langa zabal-zabalik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Petuniak, lurrean jarriak zeuden lorontzi luze batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Hortentsiek eta petuniek kolore pittin bat ematen zioten arratsalde hitsari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txemi begira geratzen zaio Garbiñek petunia-potoa garaztatzen duen bitartean.  Berria - Kultura   2004-08-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus