Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
petroliogune (orobat petrolagune) iz petrolioa dagoen gunea.
Independente bilakatu arren, arazo ekonomiko ugari ditu herriak, batik-bat Australiak Timor Itsasoan petroliogune handienak atxikitzen dituelako. Berria - Mundua 2004-05-21
Irakeko eta Saudi Arabiako petrolioguneen kontrako erasoak eta Nigeriaren eta Venezuelaren egongaiztasunak prezioak gora egitea eragin dute. Berria - Ekonomia 2004-08-01
1998an Dresser Industries konpainia George Bush aitari lehen lanpostua eman ziona, Halliburtonekin bat eginda, petrolioguneetan zerbitzuak eskaintzen zuen munduko enpresarik handiena bilakatu zen. Berria - Mundua 2004-08-03