Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petrolio (orobat petrola g.er.) 1 iz isurkari itsaskorra, arre iluna eta usain bortitzekoa, lurpeko hobietan pilatzen dena eta energia iturri gisa erabiltzen dena. ik nafta.

Usaimena astintzen dit airean dagoen usain gozo sarkorrak, kakaoa, petrolioa eta ez dakit zeren nahasketa bat dirudiena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Petrolioa, ikatza eta gasa erretzeak sortzen duen karbono dioxidoa da lurraren berotzearen erantzule nagusia.  Berria - Harian   2005-02-16

Lehengai guztietan petrolioa da estrategikoena; izan ere, petrolioaren prezioaren gorabeherek berehalakoan eragiten diote munduko ekonomia eta finantza- orekari, eta aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Davosen edo Porto Alegren, bilkura bilkuraren ondotik egiten dute batzuek eta besteek, petrolioaren gorabeherei, kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Petrolioarekiko dependentzia 2020rako hautsiko dugu.  Berria - Harian   2006-02-18

1930. hamarkadan hasi zen petrolioaren eromena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Petrolioa saltzen duten agintarietako batek barrika garestiago saltzeko asmoa, edo petrolio gutxiago produzitzeko asmoa agertzen baldin badu, [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 147. orr.

Petrolioaren sektorean oso argi ikusten da hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Petrolioaren errenta duten herrialdeetako industrializazio astuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 70eko urteen hasierako petrolioaren krisia arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Derrigorrezko arbitratzea inposatu diete Norvegiako petrolioko langileei.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Venezuela hori zinez aberats delarik petrolioz.  Herria   2003-12-04

Arkupeetan, petroliozko argiontzi triste batzuen argitan, zenbait buruzagi karlista paseoan zebilen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Petroliozko lanparen inguruan biltzen ginen, klaseak jarraitzeko; hotz handia egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Petroliozko lanpari eztarria mintzeko adinako kiratsa zerion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Alde batetik Irakiak bere petrolio beltza eman, eta bestetik nazione batuek janari eta kontsumagailuak ekar.  Herria   2003-04-24

Petrolio gordinaren mundu osoko kontsumoa %10 baino gehiago murriztu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Petrolio arinaren hornikuntzan arazoak egon daitezkeela.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Arazo larria da, Nigeriak petrolio gordin arina baizik ez baitu ekoizten.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Petrolio findugabearen kirats nazkagarria zegoen aireportuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Itsas ainarak, kormoranak eta plastikazko ziruditen alga petrolio likitsean gatibu geratu ziren, bizia hausten bailitzan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Argitarako petrolioa eta pastak, pianoa alokatzea eta pianojoleari dagokiona denen artean ordainduko ditiagu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

3 (neurriekin)

Otsailaren 16ko iluntzean bare-bare ziren Aruba inguruko instalazioak, hilero 7,1 milioi upel petrolio ekoizten izan dituztenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Lan delikatua dute han egiteko, baitaude barne hartan oraino 13.800 tona petrolio eta sekulan bezenbat makur bailitake berriz itsasorat ixurtzen hasten balitz petrolioa.  Herria   2003-12-18

Alaskako oliobide batek milioi bat litro petrolio isuri ditu tundran.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Norat joanak ote dira haren barneko 77.000 tona petrolioak?  Herria   2004-04-01

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badirudi petrolio putzuak ez direla leku egokienak intsektu bat bizitzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

Petrolio-hobiak, geruza freatikoak, basoak, lurrak eta abar hondatzen edo agortzen ari badira ere, baliabide askoren prezioa jaisten ari da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Ba al dakizu zer diren petrolio-zuloak?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 120. orr.

Amak petrolio-kriseilua semearen parean ipini zuen, hobeto ikusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

Petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Petrolio-lata bat eskuetan zeukan gizon batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Eguzkia ur-tanga edo petrolio-bidoi handien gainean piztutako suzko zuzi bat da orube soil baten atzean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.

Brent petrolio upelak 72 dolarrak gainditu ditu lehen aldiz.  Berria - Harian   2006-04-19

Venezuelan aurrekontuak petrolio barrikaren arabera egiten dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Petrolio-upelaren prezioa, dolarretan adierazita, bikoiztu egin zen 1978 eta 1985 artean. ura kutsatu egiten da itsaso guztietan, petrolio plataformak ugaltzen diren artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Burdingintza, papergintza, zementu ekoizpena, beira-zeramika, energia eta petrolio findegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Kirkukeko petrolio ekoizgunearen eta Turkiako Ceyhan portuaren arteko lotura.  Berria - Mundua   2004-07-16

Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Horrela jakinarazi zuen atzo Kazem Vaziri Hamaneh Irango Petrolio ministroak.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia gauza abstraktua dela)

Ezin zuen burutik kendu gizon haren arropari zerion petrolio-usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Prestige petrolio ixuriaren ondorio kaltegarriak etsaminatu dituzte.  Herria   2003-03-06

Petrolio gastua kontuan hartuta, jarraitzen zuen liburuak, 50 urteko epean amaituko litzaiguke.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Nigeriaren petrolio aberastasuna pobreziari aurre egiteko baliatzea proposatzen zuten.  Berria - Mundua   2006-02-10

Fama du amerikano bankoetan badituela 130 miliun dolar plazatuak bere herri ttipiaren petrolio erresalbuetarik.  Herria   2005-12-01

Iran munduko laugarren petrolio ekoizlea da, eta Saudi Arabiaren ostean, petrolio erreserba handienak ditu.  Berria - Harian   2006-04-19

"Dolarraren krisiak", beraz, areagotu egin zuen petrolio-fakturaren eragin atzeragarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Petrolio bilatzaileek eta turismoak ere kalte handia egin die indigenen herrialdeei, Unicefen arabera.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Wanda Forden etxekoak auto egile hots handikoaren ahaideak ziren eta bestela ere petrolio aferetan itsuski aberastuak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

Petrolio ustiaketa leku batean bizitzera behartuta dago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 178. orr.

Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Islamiar petrolio-eremutik kanpoko prospekzioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Gero eskolara igorri zuten, petrolio konpania batek ordainduta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 118. orr.

Aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Truke-tasak herrialde petrolio-ekoizleen alde aldatu izanak, truke korronteen 360.000 milioi dolar inguruko gainetiko metatua eragin zuen zortzi urtetan (1974-1981), HPEE eremuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Latino Amerikako herrialde gehienek, Asiako herrialde batzuek [...] eta Afrikako zenbait herrialdek, petrolio-ekoizleek bereziki, baliatu ahal izan zuten finantzazko mana hori, onerako eta txarrerako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

70eko urteetako prezioen maila altuaren eta HPEEko herrialdeen jokabide ezin aurreikusizkoaren ondorioz, petrolioa-prospekzioak herrialde islamdar petrolio-ekoizleetatik kanpora bideratu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea osatzen duten 11 herrialdeek petrolio merkatuaren %40 inguru kontrolatzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko 11 herrialdeetako kideek atzo Beiruten (Libano) erabaki zuten produkzioa %8,5 igotzea.  Berria - Mundua   2006-02-10

HPEE Herrialde Petrolio Esportatzaileen Elkartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

7 petrolio lanpara (orobat petroliolanpara eta petrola lanpa) iz

Etxe zahar hartan artean ere kandelak eta petrolio-lanparak erabiltzen ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.

Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Gero, mahaira hurbildu, pospoloak atera eta keinu baldar eta uzkurrez petrolio-lanpara piztu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Geltokiko buruaren bulegoan, argi elektrikoa bazegoen ere, metxa borobileko petroliolanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.

Nehor ez da ohartzen petrola lanpako argi ttipia itzalia dela..., aspaldi hartan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.

Ohiko petrola lanpako argi ahulak doi-doia argitzen duen etxolako barne ttipian, bada jende.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

8 petrolio ontzi ik petroliontzi.
9 petrolio putzu

Ilunabarreko eguzkiak petrolio putzu baten erdian bezala, putzuko belztasunak kutsatuko ote duen beldurrez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Nigerian petrolio putzua erosi du Txinako CNOOCek.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Munduko petrolio putzurik handienetariko bat da Azadegan.  Berria - Mundua   2006-02-28

Petrolio putzu handiak aurkitu dituzte Mexikoko Golkoan.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Nun izanen den sufre eta arroltz ustel usaina, hots infernukoarena, hor kausituko duzue gure petrolio-putzua.  Herria   2002-12-19

10 petrolio untzi ik petroliontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arabiako petrolio ministroak (6); brent petrolio upela (9); brent petrolio upelak (14); brent petrolio upelaren (5); gas eta petrolio (8); lurralde petrolio esportatzaileen (54); milioi petrolio upel (14); milioi tona petrolio (4); milioi upel petrolio (4)

petrolio arineko (6); petrolio arineko upela (4); petrolio azpiegituren (4)

petrolio baliabideak (4)

petrolio ekoizguneetako (4); petrolio ekoizketa (4); petrolio ekoizle (6); petrolio ekoizlea (5); petrolio ekoizleei (5); petrolio ekoizleek (4); petrolio ekoizpena (22); petrolio ekoizpenaren (5); petrolio enpresa (15); petrolio enpresak (9); petrolio enpresako (8); petrolio enpresei (6); petrolio enpresen (5); petrolio erreserba (8); petrolio erreserbak (22); petrolio erreserben (4); petrolio eskaintza (5); petrolio eskaria (5); petrolio esportatzaileen (57); petrolio esportatzaileen erakundea (7); petrolio esportatzaileen erakundeak (21); petrolio esportatzaileen erakundearen (6); petrolio esportatzaileen erakundeko (13); petrolio esportazioak (5); petrolio eta gas (8)

petrolio findegi (5); petrolio findegiak (4)

petrolio garestia (9); petrolio garestiak (13); petrolio garestiaren (7); petrolio garestiari (4); petrolio gehiago (8); petrolio gehien (7); petrolio gordin (5); petrolio gordinaren (9); petrolio gutxiago (7)

petrolio hobi (4); petrolio hodi (4); petrolio horniketa (4)

petrolio industria (4); petrolio isuri (8)

petrolio konpainia (10); petrolio konpainiak (11); petrolio konpainiako (9); petrolio konpainiaren (4); petrolio konpainien (6); petrolio konpainietako (5)

petrolio merkatuan (5); petrolio merkatuaren (4); petrolio ministroak (21)

petrolio putzuak (4)

petrolio talde (4); petrolio taldeak (5)

petrolio upel (31); petrolio upel gutxiago (5); petrolio upela (33); petrolio upelak (33); petrolio upelaren (31); petrolio upelaren prezioa (9); petrolio upelaren prezioak (5); petrolio upelen (4); petrolio usaina (5)

texas petrolio upelak (4); tona petrolio (11); upel petrolio (7)

aebetako petrolioa (10); gasa eta petrolioa (4); petrolioa dolarretan (4); petrolioa elikagaien (11); petrolioa elikagaien truke (11); petrolioa eta gasa (8); petrolioa garesti (4); petrolioa garestitu (4); petrolioa garestitzea (5); petrolioa garestitzeak (5); petrolioa nazionalizatzeko (4)

petrolioak gora egin (4)

petrolioarekiko menpekotasuna (8)

aebetako petrolioaren prezioa (4); munduko petrolioaren (4); petrolioaren ekoizpena (5); petrolioaren garestitze (6); petrolioaren garestitzea (20); petrolioaren garestitzeak (21); petrolioaren garestitzeari egotzi (5); petrolioaren igoerak (4); petrolioaren krisiak (8); petrolioaren menpe (5); petrolioaren prezio (17); petrolioaren prezio garestiak (5); petrolioaren prezioa (50); petrolioaren prezioak (38); petrolioaren prezioaren (30); petrolioaren prezioen (9); petrolioaren salneurria (4)

petrola lanpa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus