Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Petril zabal bat dauka moilak, metro bat altu eta metro eta erdi zabal. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.
Herrikoak harrizko petrilean esertzen ziren, ez egurrezko bankuetan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 106. orr.
Zerbeza pare bat hartu eta kanpora irten ziren, itsasadar gaineko petrilean jesartzera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 76. orr.
Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.
Zubiko petrilean bermatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Pretilaren gainetik joan zen errekara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.
Zalantza sortu zitzaion, zer egin marrubien ziriarekin, eta zubiaren petril gainean utzi zuen azkenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.
Plazara heldutakoan asebeteko ur-saioa egin zuen iturrian, eta bertoko petrilean atseden hartuta errepasatu zituen eman beharreko hurrengo pausoak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 85. orr.
Mutil gazteak petrileko harriaren gainean utzi ditu ogitartekoak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 103. orr.
Gidatzen zuen motorra petrilaren kontra joan zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.
Etxeak harrizko eserleku bat zeukan atarian, petrila deitzen geniona, eta hantxe eseri ginen biok. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.
Etxe atariko petrilean eserita zaindu nituen zaldiaren ehorzketaren azken egitekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.
Etxe aurreko petrilean eseri nintzen Teresaren gutuna irakurtzera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.
Besotik heldu eta petrilean eserarazi nuen berriro. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.
atariko petrilean (3); etxe aurreko petrilean (3); harrizko petrilean (4); iruaingo petrilean (3); petrilean eseri (9); petrilean eseri zen (6); petrilean eserita (10)