Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediku eta petrikilo guztiek beren sendagaiak eskaini arren, erregea ez zen osatzen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.
Petrikilo bat behar da, hezurra bere lekura eramateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.
Herri batera iritsitakoan, ordea, petrikilo batek konpondu egingo dizkio hezurrak eta lasaitu egingo da. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.
Joxe Mariren aurrean jarri zen petrikiloa, bekoz beko; bi eskuetatik heldu, agurtzera doanaren gisan, eta begira-begira egon zitzaion bi sorbaldetara, zuzen geratu ote zitzaizkion aztertuz bezala; bat-batean, tira egin zion esku bati, emeki baina bizkor, [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Zakur amorratu batek koska egin ziola bere lehengusuari, eta "salutadore" esaten zitzaion petrikiloa etorri zela hura sendatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 22. orr.
Beldur izaten zen umea gaixotuz gero petrikiloengana eramanen ote zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.
Denbora laburtxoa iruditu zitzaidan ubeldu haiek berdintzeko, baina petrikiloak, inondik ere, bazekien zertan ari zen; banuen eskarmenturik lehendik, banuenez, haren ukendu eta igurtziekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.
Non eta ebakuntza petrikilo narratsen batek egiten ez duen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.
Berrogei egunak igarota, behin baino gehiagotan joan nintzen petrikiloaren etxera, igurtziak hartzera; haren ukendu harrigarriek uste baino hobeto bizkortu zidaten hanka, baina hala ere bestea baino motzagoa eta argalagoa geratu zitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Volksgeist espainola gaixo dago (petrikilo bakoitzaren arabera gaitza abulia da, atonia, anemia, indibidualismo akrata, bekaizkeria, etab.). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.