Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zalaparta izugarria dago jatetxe honetan, eta ni petraltzen hasia naiz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.
Askoz ere garagardo gehiago behar zuen guztiz petraltzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Ez zen batere petraldu, alderantziz baizik, beti bezain bihotz-zabal mintzatu zitzaidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 96. orr.
Urtetik urtera, gerran semea hil ziotenetik, petraltzen ari zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 260. orr.
-Eta zertarako, etxeko taldean ez nago eta? -esan zion Malfoyk, ozpindurik eta petralduta-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
Filologoak pazientzia galtzen du, petraldu egiten da nahi baino gehiagotan, ikusten duelarik hainbeste dotrinarekin, hainbeste interpretaziorekin [...] hitzak alferrik galtzen dizkiotela eta andeatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
-Lagunak ditut hemen -azaldu zion Josebak eraikina seinalatuz eta ahotsa gozatuz; ez zitzaion ertzaina petraltzea komeni-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.
Jenioa petraltzen zion hautsak; gaitzak ekartzen zizkion; etxeko galbide bihurtzen zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Langile haien gorputzak dardarez irudikatzen nituen, ahoa madarikazioz beterik, umorea petralduta, etsipena haien bihotzen jabe, goizalbaren ilunpe izoztuaren bakardadean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 11. orr.
Jexuxek, Aitak egina zuen ezkontza-tratua ez zuen aintzakotzat hartu, eta horrek erabat petraldu zuen bien arteko giroa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.
Leire marmarka hasi da sukaldean, eta giroa areago petraltzeko zer edo zer jausi zaio deskuiduan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.