Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petral2 (orobat pitrail; Euskaltzaindiaren Hiztegian petral agertzen da) iz habea.

Tinpanoaren gainean gailurra, astazaldiak eta petralak jarriko dira, kontuan hartuz isuriak teilatu osoaren heren batekoa beharko duela izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

[Espazioa] tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak; astazaldien gainean, petralak; hauen gainean, eta teilen azpian, gapirioak, kanpora ateratzen direnak eta paretak estali eta babesten dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Funtsean, José Igoa-k erosi arte, bazegoen etxeko murruari loturik lehenagoko zubiaren pitrail edo habe bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.

Hemen ere, oraino berantean, ageri zen zubiaren pitrail muturra, Sinketeneari loturik zegoena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 23. orr.

Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira, salbu pitrail bat edo beste, oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus