Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon motz eta petral samar bat zebilen batetik bestera argazkiak ateratzen kamera beltz handi batekin. Nik ez beste guztiek, pentsatu zuen Lilyk, bere baitara saminki bilduz, ni ez bainaiz emakumea, baizik eta neskazar petral, erretxin, elkorra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Eroslea atso petral bat zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.
Eskalafoian igotzeko aukerarik gabeko titular petral bat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.
Parte hori nik ere badakit... -Hectorrek, lezioa badakien ikasle petralaren tonuan-. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Margot petral hutsa da (ez dago beste hitzik hartaz esateko); nire onetatik ateratzen nau egun osoan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.
Petrala zen Bartolo, baina ez zeukan umore txarra. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.
Tira, Jon, pasa egik kanuto hori eta ez egiok kasurik egin petral honi! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.
Teresak amorante gazteak askozaz sutsuagoak direla esaten zuen, eta agian arrazoi guztia izango du, baina guztiak horren petralak baldin badira, kostako zait nik baino 20 urte gutxiago dituen mutil batekin partekatzea logela eta armairua. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 34. orr.
-Nahikoa denbora galdu dugu! -esan zuen, bere pinpirin itxuraren guztiz kontrako ahots petral batez, eta egunonik ere eman gabe-. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 105. orr.
Zein hurbil dauden heriotza eta bizitza gure mundu petral honetan! Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.
Ez da helburu kaxkarra bizitza petral honetarako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
This is the last summer song, esango nizun nire ingeles petral honekin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 31. orr.
Adiskideak esan zidan, insomnio-gau petral baten ondotik, bere buruaz beste egitea erabaki zuela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Orduan akordatuko zen laboraria, uda petral hark nola kamustu zuen gaztaina-lore gehiena! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Hau txakur bizimodu petrala! Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 172. orr.
Egoera petral berean geratu ziren beste asko ere, eta konponbide bila hasi ziren batzuk, klase-borrokaren aztarna handirik ez zeukan herrian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Egia da hala ere nesken eta mutilen arteko giro petral hori apur bat lasaitu dela. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 87. orr.
"Libratu egin beharra daukat zakur honengandik", pentsatu nuen egun batean, haserre, bere dei petral bat jaso eta gero. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 238. orr.
Gizakoteak marmar petralean segitzen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Horra ofizio petrala, bat bada: denborari itxura hartzen saiatu beharra! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.
Ez egiteko galdera petral gehiago esan zion Arizmendi jaunak Kakotxipiri, bazekiela erdi inozoa zela, baina ikasteko bere buruari eusten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.
Amonaren erantzun petralagatik, aitak apalago hitz egin zuen: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 156. orr.
Barrenak ardo petralez erreta lur hutsaren gainean lo egin behar duen etxegabearentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.
Buruak arras apaldurik, labur eta petral mintzo ziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.
Betaurrekoen gainetik begiratu zenuenean pintxe barria topatu zenuen besoak gurutze aspertu plantan, petral eta lotsabako. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 45. orr.
Oso petral jokatzen zuela kontra egiten ziotenekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.
Erresuminduta egin nuen aste osoa, oso petral erantzun nion lopette deitu zidan bezero bati, jostundegiko arduradunak bizpahiru aldiz egin zidan errieta neurriak gaizki hartzeagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 322. orr.
Pentsatzen nuen gizon botoretsu hari agintzea gustatuko zitzaiola ohean, baina oker nengoen, lehen unetik konturatu nintzen petral jartzen nintzenean bakarrik gozatzen zuela. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.
-Potroek agintzen didatenean bakarrik -telefonoan bezain petral. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Berandu iritsi eta gainera petral! Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 63. orr.
Jabi sua pizteko lanetan, Mandi, eskuak sakeletan, petral antza zegoen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 10. orr.
petral jartzen (3)
bizimodu petrala (3); eguraldi petrala (3)