Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

peto1 1 izond erabatekoa, benetakoa. (pertsonez)

Hiru silaba labur horietan brooklyndar peto baten hizketa-doinu argia entzun nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Emakume zahar, ingeles peto bat azaldu zen, ingeles petoak diren itsulapiko bat eskuan zuela -zerbeza pitxer metalezko bat diruditen horietakoa-, eta hotsa egiteko astinduz, libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Italiar peto horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

Mutilzahar, tripontzi, tolosar peto alai eta alferra, arratsaldero soziedadera joan zalea. txapela janztea, pilotazale izatea eta sagardoa gustatzea, hiru ezaugarri horiek falta omen zitzaizkion Koldo Mitxelenari euskaldun petoa izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Ez dut uste euskaldun zahar petoa naizenik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 23. orr.

Guk ez bezala pentsatzen duten guztiak uxatu edo garbitu eta gero geratuko diren euskal herritar peto eta zintzoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 154. orr.

Ni neu nago ez naizela ez zahar petoa ez berri-berria ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 23. orr.

Jaun handi bat, jaun peto bat, zigorra eta grazia bere esku dituena, hitz bakar batengatik gaiztotu daiteke, egia, baina batzuetan bai hitz bakar batengatik ondu ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

Ezinezkoa zela halakorik gertatu izana sinestea bera bezalako iraultzaile peto bati.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

-Kriminal peto bat naizela uste duzue?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

2 (bestelakoez)

Horiek iruditzen zitzaizkion, nik uste, "amerikar" etxe peto baten osagaiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Artaxonako nafarra zen, eta bertako gaztelania petoa gordetzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Sarri gertatu ohi da, herri edo eskualde jakin baten "atzo goizean" egindako berrikuntzak euskalki osoko ezaugarri peto eta jatortzat aurkeztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 52. orr.

Stephenen ahotsak eta keinuak irakasle argi baina eskuzabal batenaren imitazio petoak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Hala jokatzerakoan, ahozko jardunak duen baliabide petoenetako bat hartu eta, ongi zukatu eta gero, adierazpen-premia berrietara egokitzen du Amurizak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.

Sexualitateak, desberdina sortzeko makina peto-peto horrek, parerik gabeko bihurtzen du organismo bakoitza, biki petoak izan ezik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Kanpai hori sinbolo bat baitzen, lanbide baten eta izate baten ikurra, are arte peto batena, eta osorik eta ezer falta ez zuela utzi behar zen patioan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

3 (adizlagun gisa)

Adelak begiak zuzendu zizkidan, peto, zorrotz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.

Mesfidantzaz begiratu zidaten orduan, peto, baina batez ere izututa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

Begiez peto jarraitu zien haren mugimenduei, baina ukitu beharra omen zeukan, deskribatuko bazuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Aurpegia hartu zidan bi eskuen artean, begietara peto begiratu, bere arbeltx-distira harekin, eta esan zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

4 berdin-peto izond erabat berdina.

Horren ondoren, segmentuok, ordura arte berdin-petoak, desberdindu egingo dira, eta zeinek bere nortasun berezia hartu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Egitura berdin-petoko proteina-familia zabal askoak tartean egotea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Oso forma desberdinak ageri dituzten organismoak gene sail berdin-petoz osatuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

5 peto-peto izond (pertsonez)

Barre egin zuen, eta esan zuen senarra irlandar peto-petoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Euskaldun peto-peto diren batzuek ez dute aparteko gogorik gure klasikoengana jotzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.

Bere garaiko gizon peto-petoa izaten gogo biziz ahalegindu zen gizonari gorazarre.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Ezkertiar peto-petoa nauk -ekin dio Xerealek.     «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.

Erdiko aurrelaria da, goleatzaile peto-petoa.  Berria - Kirola   2004-11-20

Handik bederatzi hilabetera jaio ziren Jonathan-eta-Léa, bi sasi-biki peto-peto.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Osasun-ingeniari peto-petoa ematen duzu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Jokalari erasotzaile peto-petoak alegia.  Berria - Kirola   2004-02-22

Pitagoriko peto-petoari dagokion bezala, hiriaren bizitza interesatzen zitzaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Bai, emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

6 (bestelakoez)

Lasterka egiteko moduarengatik, sagu peto-petoa dirudi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Hona hemen enpresa bikaina eta paregabea, erdaldun peto-petoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Enpresa industrial peto-petoa da.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Gaurkoak ezagun du argia, beroa eta udaberri peto-petoaren trazakoa datorrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Jaka harekin eta aitaren atorra, praka eta bota batzuekin SSetako sarjentu baten itxura peto-petoa hartu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Greziar estilo peto-petoko eraikinak, lorategiz inguratuak eta barruko patio itzaltsuz ongi hornituak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

7 -en peto-petoa izan -en berdin-berdina izan.

Gure amaren ofizial gizen haiek ere askotan hitz egiten zuten horretaz, eta fantasiak zituzten haren gainean guapoa zelako eta aktorearen peto-petoa zelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Señora Gracielaren etxea gure berriemailearenaren peto-petoa zen; oin bakarrekoa, paretak estukoaren eta pinturaren premian, aterik ez, errezel horixka bat barrualdeko haize-laster arinak astindua, eta ezer gutxi gehiago.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 146. orr.

8 (adizlagun gisa)

Adela joatean, peto-peto begiratu zidan Idoiak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.

Elbarri makuluduna berriz etorri da gaur [...] eta sabaian iltzatu ditu begiak, peto-peto.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Umetan, peto-peto sinesten nuen nik amandre-ipuinetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Bertsolariak bere-berea du eta peto-peto darabil gogobide hau, estilo mental hau.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

9 petoz peto

Sixtok, ordea, besteek ez bezala, ilargiari begiratu ordez, Zenobiaren hatz erakuslearen itxurari erreparatu zion, petoz peto.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus