Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petatxu (orobat peaxu eta pedazu) 1 iz adabakia.

Ile nahasi batzuekin, aurpegia zuhail, pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Doktorearen zortzi soingaineko aurkitu ziren, berri-berriak, naftalinaz barrubeteak, eta bere denboran amonak hari erabiltzen utzi zion bakarra, dena petatxu eta adabaki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

-Oihal hori, ordea, petatxuz osatua dago, eta munduko hari guztiak gutxi dira, hainbeste petatxu josteko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 37. orr.

Purtzupilatua baino gehiago ere, tokika urratua, petatxuen behar gorrian.  Herria   2003-05-22

Lehen, sukaldean orratza, orain aldiz saltegirako urratsa... petatxurik ez da gehiago egiten, etxen egoiteko ere; ez du nehork pobrezian dagoela salatu nahi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

2 hed

Eta ororen buru, petatxu bat hemen, petatxu bat han, eta gure etxea lurrerat ari!  Herria   2003-03-10

Hara lur hori, ene!, antzinakoen izu, neguaren zafraden aurka horma-petatxu!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 204. orr.

3 irud

Sindikatuaren aburuz, Osasun Saila «arazoak errotik konpondu ordez», hemen eta han «petatxuak» ipintzen saiatzen da, «gastuak kontuan izan gabe».  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Iztueta andereak aldaketa partzialak baino ez ditu planteatzen, petatxu hutsak besterik ez direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Zinez bide luzea eta lan gogorra izanen da hoinbertze petatxuren arralotzea Europan.  Herria   2004-12-23

Espainia, berriz ere, Frantziaren petatxu bat izango litzateke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus