Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petardo iz bolboraz edo beste lehergai batez betetzen den hodi modukoa, pizten denean zarata handia atereaz eztanda egiten duena.

Petardoen eztandak eta zalaparta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Suziri edo petardo txikiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Armak jostailuak edo petardoak direla pentsatzen duen ume tentel bat iruditzen zait.  Berria - Kultura   2004-10-03

Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Izan ere, nola jaurti petardo bat, inork ez ikusteko moduan?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 31. orr.

-A, orduan zu izan zinen, ene seme, petardoa bota ziona?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.

Petardoak eztanda egin zuen arren, gas bonbona ez zen lehertu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Oin artean petardo bat lehertu balitzaio bezala zutitu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Argitasun morea sortu zen, petardoena bezalako hotsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.

Arima madarikaturen batek petardoak lotu zituen kanpai-mihira: ez zen kalterik izan, baina bai edonor ikaratzeko moduko zalaparta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus