Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petalo 1 iz korola osatzen duten hostoetako bakoitza. ik hosto 6.

Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.

Haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean, beren izenekin eta sei petaloko lore batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Petalo zuriek elurra bezala egiten zuten distira eguzkipean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.

Gurutze askotan koroa zimelduak zintzilikatu dituzte eta hosto eta petalo ttipiz josita daude hilarri bustiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 99. orr.

Zakarrontzia tximinia azpitik erakarri, ireki eta arrosa orbandua jaso zuela, ur-hari baten pean garbitu zuela bere petalo hauskorrei kalterik ez eragiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.

Lirio lorearen petaloak oso aberatsak dira antozianinaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Ene amorioaren lore hark, bezperakoarekin konparaturik, petalo bat gutxiago zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

2 (erkakeetan)

Eta arrosa bat ere bazen, arrosa gorde bat, ezpainetako petalo hezeak baizik erakusten ez zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.

Oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Petalo-zaparrada bat jira eta bira hegaldatu zen haren esku gainera, eskularruen gainera, mahai gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bere alaba gazteena bakarrik zuen lagun kamelia-arbola petalo-galtzailea ikusi zuenean Tsubaki tenpluan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza", idatzi zuen alargunak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Umeari Ishmir eman zioten izena, hiazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Cervantes paregabeak Mantxako Kixoteren ahotik zioenez, zurekin hitz egitea zerriei larrosa petaloak jaurtitzea bezala da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbola petalo galtzailea (3); kamelia petalo galtzailea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus