Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nekazaritzan gero eta gehiago erabiltzen ari diren pestizida modernoei hainbat heriotzaren errua egotzi zaie. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Hark jarri dizkigu eskura gaurko teknologiako elementu guztiak, bai gogoko ditugunak (hegazkinak, telebista, penizilina, kontrazepzioa) eta bai gorroto ditugunak ere (bonba termonuklearrak, pestizidak, askotariko kalteak). Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.
Termiten aurkako pestizida. Berria - Gaiak 2006-04-28
Dieldrina: Gaitzak kutsatzen dituzten zomorroak kontrolatzeko pestizida. Berria - Gaiak 2006-04-28
Pestizida horietako asko oso dira arriskutsuak. Berria - Gaiak 2004-09-17
Pestizidek eta bestelako gai toxikoak leuzemia eragin dezakete, ikertzaileen arabera. Berria - Gaiak 2004-09-07
Diruaz gain, otia fumigatu ahal izateko hegazkin bat eta 640.000 litro pestizida ere eskatu zituen Nekazaritza Ministerioak. Berria - Gaiak 2004-08-25
Isurkari pestizidak inokulatu edo lainoztatzeko gailuek gutxitu egin zuten uzta, arbola eta ganaduari izurriek kalte egiteko arriskua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.
Pestizida hondakinak edozein unetan eztanda egin dezaketen lehergailuekin parekatu ditu FAOk. Berria - Gaiak 2004-09-17
Ikerketa horretako datuek diotenez, pestizida maila Europako Batasunak onartutakoa baino handiagoa da, beraz, Indiako kontsumitzaileen osasuna arriskuan dago. Berria - Mundua 2004-07-11
Txostenaren arabera, pestizida salmenta hamar enpresa handik kontrolatzen dute gaur egun. Berria - Gaiak 2004-09-17
4.000 pertsona hil ziren duela hogei urte Union Carbide pestizida enpresak izandako gas isuri baten eraginez. Berria - Gaiak 2004-07-20
Pestizida tona bat garbitzeak 3.500 dolar balio ditu, FAOren arabera. Berria - Gaiak 2004-09-17