Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pesimismo (23 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; cf ezkortasun 68 agerraldi, 20 liburu eta 32 artikulutan) iz ezkortasuna.

Bere pesimismoak, ordea, barealdi hark luzaro ez zuela iraungo pentsarazten zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

Harentzat etsipena, pesimismoa, eta gogo-abaildura gauza higuingarri eta hobendunak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Bere pesimismoari umore beltza baino areago, ironia iluna eransten zion gero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Ospitalera joaten hasi eta egun gutxitara, Schopenhauerren pesimismoa ia egia matematiko bat zela pentsatzeko tentatuta zegoen Andres.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

-Existitzeko arrazoirik bat ere ez: esan nahi duzu, jauna, bizitzak ez duela xederik? ez al da hori pesimismoa esaten zaiona?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 188. orr.

Kostunbrista den aldetik koadro moduan aurkezten dizkigu gaiak, eszenario batean bezala, eta anekdotak badu umore tantaren bat gehienetan, pesimismoan edo espantukerian ez erortzeko aproposa.  Berria - Kultura   2004-11-18

Eta zientzia, ez ote da pesimismoaren beldurra, eta hari ihes egiteko bide seguru bat?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

2 (izenondoekin)

Pesimismo beltz horri kontra egitea, ez ote da sufritzeko beldurrez dagoen gizonak bere buruarentzat asmatzen duen babesgarri bat?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Orduz geroztik, kontakizun eta drama ugari idatzi zituen, zeinetan bere gogo-aldarte etsitua eta pesimismo sakona islatzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Pesimismo totalaren metafisikara gakartza Schopenhauerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Hobbesen pesimismo antropologikoaren atzetik, herritartasunaren teoriari egindako ekarpen positiboa ezkutatzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus