Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perutar (orobat peruar; Euskaltzaindiaren Hiztegian perutar agertzen da) 1 izlag Perukoa, Peruri dagokiona

Alabak perutar gizongaia aurkitzen du eta Eguberriak ospatzera etortzeko asmoa duela iragartzen die burasoei.  Berria - Kultura   2004-10-27

Alejandro Toledo Perutar lider populistak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 303. orr.

Mario Vargas Llosa peruar idazle ezaguna literaturako Nobel saritik gertuago dagoela esan daiteke atzodanik.  Berria - Kultura   2004-01-18

1992-1993an Osman Bendezu perutarrarena izan zen taldea zuzentzeko ardura.  Berria - Kirola   2006-03-03

Isidro Oyola ingeniari perutarraren arabera, 200 kilo urre ateratzeko 480.000 tona lur emankor irauli behar dira.  Berria - Gaiak   2004-08-26

2 iz Peruko herritarra.

Jose Roberto Marro Ibarra, abokatua eta sortzez perutarra, proposatu du Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Hauxe izango duk benetako mundializazioa, pentsatu zenuen, perutar batek egindako sukalde frantsesa, Elizondoko jauregi indiano batean eserita dastatzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

Hura perutarren lurraldea da, Pedro eta Matilderena, eta esan gabe daki jauregia osorik eta bere inguruak direla Aldazek aukeran jarri dizkion bakarrak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

Orotara 16,5 milioi perutar daude bozkatzera deituta.  Berria - Mundua   2006-04-09

Imajinatzen duelako tribuko kontalari profesionala ipuin baten erdian[...] edo Limako Plaza de Armas-en eguzkiak kiskalitako peruar bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus