Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pertxeroi (orobat pertxeron) 1 izond zaldiez mintzatuz, frantziar arrazakoa, gorputz handi eta sendokoa.
Trenez Lurderaino joatea erabaki genuen; eta, handik gero, Argelès eta Pierrefittetik, lau zaldi pertxeroik tiratzen zituzten "oso karroza dotore eta erosotan" (propagandak azaltzen zuenez), Cauterets-eraino iritsi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Poligonotik hara, bide zaharrean goitik behera, Motxo ilegorria eta bere zaldi pertxerona pasatu ziren atzean esne marmitekin lera zeramala. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.
• 2 iz zaldi pertxeroia.
Errabinoa kalea gurutzatzen hasi zen, eta ozta-ozta ez zuen azpian harrapatu bi pertxeroik zeramaten orga batek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.