Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertxero iz pertxak edo kakoak dauzkan altzaria, arropak esekitzeko erabiltzen dena.

Bere bulegoan sobera leku zuen nahi izanez gero zutikako gakoa bertan jartzeko, baina ez: gurean jarri zuen pertxero hura, eta jaka ere, hantxe zintzilikatzen zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Mandatariak han-hemenka zebiltzan mahaien artetik, arropaz beteriko pertxero mugikorrak bultzaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.

Orduan nagusia sartu zen bere jaka luzea pertxeroan zintzilikatzera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Beheko solairuan, zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

Pertxeroan zintzilikatutako gabardinaren besoarekin xukatu nituen malkoak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Telefonoa eskegi eta txaketa hartu zuen pertxerotik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus