Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertxa iz esekigailu kakoduna, arropa-esekitzekoa.

Soineko beltz luze bat dakar, pertxa batetik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Kanpoan, korridoreetan, pertxak, eta haietan gure jantziak zintzilikatuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Arropa guztiak pertxa batean zintzilikatu behar ziren.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 79. orr.

Handik gelarako bidean, armairu bat hiruzpalu pertxa kateaturekin; gelan bi ohe, hiru aulki eta mahai bat telebistarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.

Batzuk buruz behera zeuden itsatsita eta bertan ageri ziren boxeolariek pertxa batetik zintzilik jarritako saguzar erraldoien antza zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Pertxazko alanbrea lepoaren inguruan lotu zion Martak, Patakik arnasa hartzeari utzi zion arte.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus