Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perturbatu, perturba, perturbatzen da/du ad nahasi, nahasmendua eragin.
Horrela, behazun larrak sukarra ematen dionarengan, edo beste edozergatik gaixotasun gogorra nagusitzen denarengan, gorputz osoa perturbatzen da eta lehenkien parakera guztiak hankazgoratzen dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.
Zergatik gertatzen da hori, ardoaren biolentzia sutsuak arima gorputzean bertan perturbatu ohi duelako ez bada? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.
Baziren heriotzaren beste seinale batzuk ere: gogoa izuz eta esturaz perturbatua, bekosko errukarria, aurpegi latz eta sumindua, belarri gerakak eta burrundaz beteak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.