Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Petirisantz zergatik zen gosearen pertsonifikazioa; zergatik Txomin loarena; Martin, bizkortasunarena; Kattalin edo Maritxu, zurrutarenak... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 205. orr.
Latinez, Britannia zen Britainiaren pertsonifikazioa, emakume batean gorpuztua. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.
Urrezko zekorra jainko aizunaren pertsonifikazioa da Itun Berrian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Monoteismoak Baal eta Astarteren gurtza eraitsi zuen, Jahve jeloskor baten lehiakide zokoratuak isilka-misilka judu-ortodoxiaren altzora itzultzen ikusteko bakarrik Jaunaren "Hitzaren", "Jakinduriaren" eta "Aingeruaren" pertsonifikazioen mozorroaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
"Hemen dugu Galtzazar" esan ohi zuen adineko jendeak, nolabait, Galtzagorri eta antzekoak, deabruen pertsonifikazio gisan erabili ohi diren zentzu berberean, hego haizeari ere pertsonaia bihurri, deabru, amorragarri zarpajario eta bazter nahasle baten irudia emanez bezela edo. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 141. orr.
Lehen lanean, ispiluan ikusten du bere burua, baita bere arimaren pertsonifikazioa ere. Berria - Kultura 2004-12-10