Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pertsonatu, pertsona(tu), pertsonatzen du ad epaiketa edo kideko batean, alderdi gisa aurkeztu.
Ziur aski familia pertsonatu egingo da, zeren eta osasun zaintzaren aldetik izugarrizko gabeziak egon dira, han direnek esan didatenez. Berria - Harian 2006-03-05
Litekeena da eskaera atzera botatzea, soilik Batasunaren legez kanporatzean pertsonatu ziren aldeek (Fiskaltza eta Estatuko Abokatua) egin baitezakete eskaera hori. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Fiskalak akusazio idatzian sumarioko enpresen eta elkarteen desegitea eskatzen duelarik, erakunde gisa auzian pertsonatzeko aukerarik ez dutela izan eta, akusazio hauei eustekotan, pertsona juridiko hauen defentsa eskubidea bermatzeko atzera instrukziora itzuli beharko litzatekeela. Berria - Harian 2005-11-22