Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen pertsonalki ezagutzen, baina bizpahiru aldiz ikusia zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.
Gortean bizi da alabaina eta beste ordezko batzuek hartu ditu, nahiz kasua pertsonalki ezagutzen zutenak beharko omen ziren, askok diotenez, bulden eta zuzenbidearen arabera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.
Nazionalitate, kasta eta klase orotako indiar guztiei pertsonalki zegozkien gaietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Ondo pentsatuz, zer geneukan pertsonalki batak besteari aurpegiratzeko? Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.
Goitik behera arakatu nuen, pertsonalki. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Berak analizatzen zituen pertsonalki errautsak, pazientzia zikoitzez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Ez daitezela ausartu, ez pertsonalki eta ez bitartekoen bidez, Erromako kurian inolako agiririk eskatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.
-Nik ez, pertsonalki, baina arreba ibiltzen duk horietako baten ikusten astero. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.
Pertsonalki edo beren ordezkarien bitartez. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.
Haiek pertsonalki bisitatzera joatea ezinezkoa zitzaionez, lagunen bidez bidali zizkien bertsook. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 700. orr.
Bere buruari, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere, opa izan diotenetakoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.
Ni pertsonalki ez naiz Europako politikarekin ados, baina diru laguntzaren ukaiteko dosierrak betetzen ditut. Berria - Ekonomia 2006-01-14
Pertsonalki, kantak esaten zuena errepika dezaket: "Euskal Herri nerea ezin zaitut maite, baina non biziko naiz zugandik aparte". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 106. orr.
berak pertsonalki (3); berari pertsonalki (3); pertsonalki ez ezagutu (3); pertsonalki ezagutu (5); pertsonalki ezagutzen (9)