Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsonalizatu, pertsonaliza, pertsonalizatzen 1 du ad izaera pertsonala eman.

Hainbeste gorputz elkarren ondoan, hainbeste bular, hainbeste triangelu formako oihal-puska pubisa estaltzen: ez zegoen pertsonalizatzeko modurik, gorputzak masa informe batean galtzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Halatan, hiru bertsolaritza motaren deskripzioa eskainiko zigun ikerketak, eta azterturiko hiru lehiaketetako txapeldunen arabera pertsonalizatuko genituen garaiak: Uztapide, Amuriza eta Egaña.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

2 orokorrean hitz egitean pertsona jakin batez espresuki aritu.

Ez dut pertsonalizatu nahi, baina Gurpegiren kasuan edo futbolean, eta beste kirol batzuetan, errudun edo errugabe, kirolari gehienak errugabeak dira gehiengoarentzat.  Berria - Kirola   2004-02-24

3 (era burutua izenondo gisa)

Informazioa eta laguntza lortzeko arreta pertsonalizatua eskainiko duela aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Laguntza pertsonalizatuagoa eman behar diegu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Esan daiteke, beraz, burla pertsonalizatua zela Faulknerrena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

Nork bere irizpide eta hautaketa sistema pertsonalizatuak jarri behar ditu martxan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Toki zein erregio mailako egitura administratiboak iraunkortasun kontzeptu pertsonalizatu bat garatzera irits daitezke, identitate propio bat izateko behar diren irizpideak ezarriz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Geroz eta elikagai pertsonalizatu gehiago eta zehatzagoak (tamainak, itxurak, ukituak, aurkezpenak, aditiboak, usainak, ontziak...) izango ditugu eskura, erosteko ahalmena gora joan ahala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

Pare bat minutu baino ez dira behar web-orri pertsonalizatu hori egiteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Ikasleak modu pertsonalizatuan hezteko aukera emango dute teknologia berriek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus