Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telekinesiaren bidez nire pertsonalitatea beste gizaki batengan txerta dezaket ukimenaren bidez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 161. orr.
Autorearen pertsonalitatea islatzen duten bitxikeriengatik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.
Nor bere burua eta bere pertsonalitatea eraikitzeko ezinbesteko bihurtzen da azkenerako bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin zigarroa erretzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Damutuarengan ez zagok damurik, pertsonalitate berri baten eraketa baizik; izaera erretroaktiboa duen eraketa, gainera. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.
Begitartean eta oro har adierazpenean nabari baitzen haren pertsonalitate handia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.
Ziegara eraman aitzin, gela inpertsonal batean, mutikoaren pertsonalitatearen ukatze bideko lehen urratsak egin ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 72. orr.
Bakardade sentimendu hori norbanakoaren pertsonalitatean larregizko lotsa, autoestimu baxua edo besteekin harremanak izateko gaitasun eskasa oinarritutakoa denean, komeni da lehendabizi arazo horiei heltzea. Berria - Gaiak 2004-05-19
Londrestik bueltaka ibiltzeko ezusteko aukera izateak, pertsonalitatearen bizkortzaile gertatu zitzaion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.
Zure eskuek pertsonalitatea dute, autonomoak dira. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 38. orr.
Pieza bateko autoak gustatzen zaizkizu zuri, pertsonalitate handikoak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.
Kasuen %60tan pertsonalitate nahasteak omen daude. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Gehienetan begitartetik asmatzen baitu, guti gora behera, gizon baten pertsonalitate mota. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 158. orr.
Pertsonalitate krisian daude editorialak, idazleak irakurleak baino gehiago izango garelako laster. Berria - Harian 2005-07-07
Jende xeheak bere mimesia arbasoengandik bizi den belaunaldiko giza pertsonalitate sortzaileengana aldatzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.
Pertsonalitate handiak geratu ziren FSLNtik kanpo, hala nola Ernesto Cardenal, Carlos Tunnerman, Onofre Guevara, Gioconda Belli, Sergio Ramirez eta Dora Maria Tellez. Berria - Mundua 2004-07-17
Paueko Laborantza Ganberako hautetsiez gain, prefetak izendatuko dituen «pertsonalitate kualifikatuek» ere parte hartuko dute. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Hamar dira hautagaiak [Vianako Printzea sarirako]; hiru pertsonalitate indibidual eta zazpi talde artistiko edo erakunde. Berria - Kultura 2004-04-08
Etxe horietan paratuko dituztela eroso koartel nagusiak, eta berorietan pertsonalitate garrantzizkoak, militarrak eta erlijiosoak jarriko direla. unibertsitariak, arduradun ekonomikoak, Garapen Kontseiluko pertsonalitateak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.
Une hartan Santoñan eta Santanderren zeuden euskal pertsonalitate eta funtzionario guztien bizia bermatu eta atzerrirako irteera baimentzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 32. orr.
Carltongo hall-ean, torero, zale eta bilbotar pertsonalitateen anabasan, haren albora joateko modua ukan nuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.