Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsonalismo 1 iz norberaren iritzia edo borondatea, bereziki politikan, onarrarazteko joera.

Erreferentziak ideietan bilatu eta pertsonalismoetatik ihes egin beharra dago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Chavez latinoamerikako ezker tipiko batekoa da, oso ezker autoritarioa, oso Fidelzalea, Komandante Jefeak esaten du zer egin eta denok haren aginduetara, bere jokoa populismoa da, pertsonalismoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 113. orr.

Besteek hori oztopo dela uste dute: pertsonalismoa, botere gehiegi eskuratzea, klientelismoa sortzea, autoriarismoa eta ustelkeriaren aurkako lanari bete-betean ez ekitea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.

2 filosofian, balio gorena pertsona dela dioen doktrina.

Gabriel Marcel-en existentzialismo kristauan, Emmanuel Mounier-en pertsonalismoan eta, jakina, Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Mounierren pertsonalismoa (besteak beste, indibidualismoaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren aurkako jarrera, eta internazionalismoaren eta gizaki guztien berdintasunaren aldekoa)...  Berria - Kultura   2004-10-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus