Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsiera (12 agerraldi, 5 liburutan; orobat persiera 3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian persiera agertzen da) iz Pertsiako hizkuntza indoeuroparra, idazkera arabiarrez idazten dena.

Hala da pertsieraz, eta hala arabieraz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 156. orr.

Epailetza eta zerga-prozeduretan pertsieraren ordez ez zen ingelesa hartu, tokian tokiko herri-hizkuntzak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Ildo beretik, ikusi dugu Darioren idazkien persiera eta Erdi aroko persiera dialekto bera direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 265. orr.

Hala, idazki akemenideen pertsiera, esaterako, lehenagokoa da Firdusi-ko pertsiera baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 263. orr.

Persierazko farsang-etik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus