Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsiar (145 agerraldi, 35 liburu eta 10 artikulutan; orobat persiar 32 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan, eta pertsiatar g.er.) 1 izlag Pertsiakoa, Pertsiari dagokiona.

Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen, eta giza harremanetako bideetatik urruti zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Entzute handikoa izatera iritsi zen Daniel Darioren eta Ziro Pertsiarraren erregealdietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 174. orr.

Txinako astronomoak fenomenoaz ohartu eta analetan jasoa utzi zuten, eta beste horrenbeste egin zuten, historialariek frogatu ahal izan dutenez, astronomo pertsiarrek eta aztekek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Ziro Handiak, Akemenestar Inperioa sortu zuenak, gaitzetsi egin zuen pertsiar herria, munduaren jabe bihurtu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Egunsentiaren Herrialdeko pertsiar herrixka batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Pertsiar odolik ez zuen atzerritarra izan arren eta gure eskuzabaltasunetik urruti egon arren, onartu egin genuen geure artean.  Elizen arteko biblia   EstGr 205,10

Akemenestarrek beren pertsiar ama-hizkuntzari pertsiar ama-lurrari bezain leku apala eskaini zioten inperioaren gobernuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Egunero ateratzen dira iragarkiak egunkarietan, lapurtutako idazteko makinak, pertsiar alfonbrak, erloju elektrikoak, oihalak eta abar eta abar itzuliz gero sarituko dela esanez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Ariana Pertsiar golkotik Indoraino hedatzen zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Honela, bi gerra handiak, troiarra eta pertsiarra, "Europa" eta "Asiaren" artean historikoki etengabea zen liskarraren baitako gorabeherak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

2 Pertsiako herritarra.

Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak edo kurduak ere, hain gutxi behinolako pertsiarren ondorengo irandarrak...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 70. orr.

Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen; Grezia eta gero pertsiarren eta mediarren errege Dario menperatu ondoren, honen ordez jarri zen errege.  Elizen arteko biblia   1 M 1,1

Ulermen horrek, pertsiarren jakinduriak ongi erakutsi bezala, fruitu ezinago goxoak dastazeko aukera emango dizu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 197. orr.

Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Grekoen merkataritza-interesak Egipton pertsiarren borondate onaren mende utzi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Pertsiarren erara janzten zen; Klodoveo kontsul-jantzian bezala, alegia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Luxuaren historia merkataritzaren historiaren parte eder bat litzateke; pertsiarren luxua mediarrena zen, eta mediarrena asiriarrena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Grosrouvrek aipatutako aurreneko matematikariak bi pertsiar ziren: Omar al Khaiam eta al Tusi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 208. orr.

3 greko-pertsiar ik greko 8.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pertsiar golkoko (7)

mediarren eta pertsiarren (8); pertsiarren legeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus