Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Leihoa itxita zegoen, pertsianak beheraino botata. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.
Kristalaren atzean bertan ikusi duzu kalea, pertsianaren tarteetan barrena. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.
Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Hiru bizitza zituen, pertsianarik gabeko bina leihorekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Pertsiana bat erdi irekita. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.
Dendako pertsiana elektrikoa zen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.
Leiho ondoan emakumea musukatzen ari zen bitartean, pertsiana jaitsi eta errezela itxi zuen Egutxik. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.
-Jaitsi pertsiana -esan zuen gizonak ohetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.
Beheraino jaitsita zegoen pertsiana. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 143. orr.
Pertsianak beheititzea proposatu nion, baina hark, zeuden-zeudenean utzi nahiago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Manifestazioa Hendaiako hondartzara hurbiltzean, apainketa saltegi batek ateak eta pertsiana itxi ditu. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Errezelen atzean pertsianak ez daude guztiz itxita. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.
Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.
Kanpoko ilunean ezkutatuta dagoen norbaitek eskua harrapatuko diola berak pertsiana bildu baino lehen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Bainuontziaren ertzean zegoen leihoko pertsiana jaso zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Berriz ere ahapeko madarikazioetan, lehiatu nintzen pertsiana goititzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.
Pertsianak altxatu zituen eta gortinak zabaldu. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.
Pertsiana altxatzea gehiegizko lana da ajeak jota zaudenean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.
Aitak pertsianan zintzilikatzen zuen kartela, inork zalantzarik izan ez zezan: GAUR, ATSEDEN EGUNA. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.
Gero, pertsiana metalikoak jaustean eragindako karraska entzun nuen, lehenago irekiak ziren seinale. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Xerrenda gorriko pertsiana malguen atzetik, bazkari ederrak, afari finak, egundoko ezteiak igartzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.
Itzalak [...] pilareen basoa ugaltzen zuen, infinituraino luzatzen zituen nerbiodura delikatuak, galeria ebakiak, pertsiana gardenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Pertsiana oriental batzuk izanen dira, leiho gotikoetan, eta begitarte freskoak zur beltzeko sare sarrietan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Pertsiana veneziar baten moduan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 164. orr.
Hiru solairuko etxeak, pertsiana zuri luzekoak, [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Ziega guztiek burdinazko pertsiana moduko batekin itxita zeuzkaten leihoak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 89. orr.
Leiho zabala ireki, eta kanpoaldean zeuzkan zurezko pertsianak bildu zituen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 150. orr.
Pertsiana herdoilduzko baldakinoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.
Inoiz irekitzen ez ziren logelako pertsiana hautseztatuak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.
Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Mahai hori ixteak ETAk «pertsiana jaistea» esan nahiko luke. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
burdinazko pertsiana (3); leihoko pertsiana (3); pertsiana itxi (3); pertsiana jaitsi (6); pertsiana jaso (3)
pertsianak jaisten (3); pertsianak jaitsi (5); pertsianak jaitsita (3); pertsianak jaso (4)