Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horixe egin zuen Koldo Izagirrek, Gure zinemaren historia petrala liburuan (Susa, 1996): filma mutua denez, Miarritzen egina, gainera, eta izenburua hizkuntz agerpen pertinente bakarra euskarazkoa dela aintzat hartuta, «lehen euskal filma» izendapen ponpoxo eta biribila eman zion. Berria - Kultura 2004-02-25
Kasu horretan, biraketa soziologista dela medio, ezagutzaren eraketan faktore sozialen garrantzia gehiegi azpimarratzeagatik, galdu egin da epistemologikoki pertinentea den munduarekiko harremana. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Nire aurpegia guztiz pertinentea da nire zaletasunarekiko: nire sudur gorri puztukote hau eta nire aurpegiko ubeldurak nori legozkioke ez bada ni bezalako hordi-lapa amorragarri bati? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.