Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perspektibismo 1 iz gertakariak hainbat perspektibatatik aztertzea.

Perspektibismotik edozein gertakari eta edozein interpretazio egoera historiko partikularretan gertatzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

· Horrek distantzia, perspektiba hartzea lekarke; perspektibismoz jardutea.     «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

2 errealitatea hainbat perspektibatatik baino ezin azter daitekela dioen doktrina.

Ikusmolde hau, alegia Volksgeistarena partidismo forma batena bezala unibertsaltasunaren ukazioz (gogora, bestalde, Ortega-ren perspektibismoaren doktrina).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.

Ezagutzaren teorian bertan, haren perspektibismoa baino apenas egongo da kapitulu dibulgatuagorik Ortega-ren pentsamenduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus