Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apioa eta azenarioa erantsi; burruntzali bete saldaz busti; xerrak atzera zartaginean ipini, eta, azkenik, perrexila eta tomate puskak gehitu zizkion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Perrexilez zipriztindutako tomate-erretilu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.
Bi otso gosetiren antzera, oilasko bana jan genuen, ogiarekin, tipulekin, perrexilarekin, luzokerrekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.
Jende multzo handi-samarra dago bixiguz eta legatzez eta txipiroiz eta izotzez eta perrexilez beteriko metalezko erakusmahaiaren aurrean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.
Erretilu batean, indioilar baten hezurrak ageri ziren, perrexilezko ohe baten gainean, habia beldurgarri bat balitz bezala. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.
Bere gaixoaldiaren azken aldera, gau itxia zela perrexila jateko gogoak eman zion, eta apalki eskatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 312. orr.
Fosforo-eduki handieneko landareak salbia, zaran-belarra eta perrexila ziren. hantxe zegoen, sukaldean kabitu ere egiten ez zela, perrexila txikitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Perrexila, hil zorian zeudenak indarberritzeko erabili ohi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 312. orr.
Perrexila autotrofoa da, baratzean daukan hartaz elikatzen da, dagoen-dagoenean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.
· Saltsa guztietako perrexila izatea gogoko duelako. Berria - Kirola 2006-02-18
Florentek besakada handi bat perrexil aurkitu zuen azkenik, gurdiaren hondo-hondoan Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Kikara bat perrexil-adarrez bete. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Perrexil-adaxkaz estaliriko paper izurtuzko ohe batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.
Hartu zuen perrexil hosto bat [...] eta buruan jarri zion. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 182. orr.
Biek ere txuleta bana, patata egosi bana, ilar-pilo txiki bana eta perrexil-sorta bana zeuzkaten euren plater urdinen barnean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.
Haren atzean, usain sarkorrak hedatzen ziren apio eta perrexil piletatik eta eztarrian itsasten zitzaizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Ur lohitsua, kolore askotako zaborrak: tomate azalak, perrexil hondarrak, lurra eta lokatza nahas-mahas. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Perrexil landareak eta babak, sagarrak eta madariak, limoi berantiarrak eta mahaspasak, azak eta berakatzak, ia denetarik zen han. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.
Ondoren teilatua eroriko zen; bidea, eskailera eta leihoa desegingo zituzten sasiak eta asta-perrexilak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.
Gauza bat baita letra-bandera (edo letra-perrexila, nahiago baduzue), eta oso bestelakoa irakurtzerakoan nahasmendua sor lezakeena. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 31. orr.