Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perretxiko eta onddoak hurrengo baterako utziko ditugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.
Auskalo zenbat piztia ibiliko diren baso hauetan, zenbat perretxiko eta belar haziko den bertan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 71. orr.
Zakuak bete perretxiko, sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 85. orr.
Askok etxean pasatzen dituzte tripako minak, perretxikoekin pozoitu direla ez esatearren. Berria - Gaiak 2006-05-05
Ehizean ibiltzea edo perretxikoak biltzea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.
Perretxiko bila zebiltzala. Berria - Kultura 2004-03-02
-Krepeak egin ditut, perretxikoekin eta arrozarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.
Berehala konturatuko gara XX. mendean sortu izan direla, inoiz ez bezala, Gobernuz Kanpoko Elkarteak (GKE) perretxikoak bezala. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.
Perretxikoetara zaletu nahi izan baininduen, bera perretxikozale amorratua izanik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Perretxikotara joan ginen egun batean aita eta biok. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 102. orr.
Nik hori banekien, jakina, eta aldika -perretxikotan saiatu ordez- haren pausoa zaindu baino ez nuen egiten. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.
Arrats osoa pasatzen dute lur gainean kokoriko, beren lastozko kapelutzarren azpian, perretxikoak bezain geldirik, argirik gabe ere pozik, isilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Ernie Macmillanek, egun batean, Herbologiako eskolan, perretxiko pozoitsu saltariz beteriko ontzi bat emateko eskatu zion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.
Badira perretxiko eta onddo toxikoen inguruko beste liburu batzuk. Berria - Gaiak 2006-05-05
Esan zion nola hartu baratzetatik pikuak eta aranak inork ikusteko arriskurik gabe, eta erakutsi zion perretxiko onak eta pozoitsuak bereizten, hazten diren belarraren kolorea ikusita. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Kanpoko perretxiko txarrak guregana heltzea litekeena da, eta alor hori berritu behar zela iruditu zitzaigun. Berria - Gaiak 2006-05-05
Urduñako perretxiko famatuak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Basoko perretxiko magikoak gustuko ditut. Berria - Kultura 2004-02-06
Perretxiko naturalegiak janda bertan seko gelditzea baino gauza naturalagorik ez dagoela kasik ezer. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.
Perretxiko handi batean jarri zen, eta dardara igarri zitzaion ahotsean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.
Zoruan kolore xarmagarriko perretxiko sendoak hazten ziren, aulki legez erabiltzen zirenak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.
Anaia aurretik, perretxiko tokiak berak ezagutzen zituelako, eta metro batzuk atzerago ni, askotan haren pausoari jarraitu ezinik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.
Ezagun zuten ez zirela ez baserritarrak eta ez mendizaleak, ez behintzat ohiko mendizale tipikoak; perretxiko biltzaileak edo ehiztariak ez zirela ere agerian zegoen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Entsalada, perretxiko nahaskia, itsas-zapoa eta mamia. Berria - Kirola 2004-06-16
Perretxiko-uzta hura eta barraskilo-ehiza diru-iturria ziren Tellagorrirentzat, baina nagusia beste bat zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.
-Perretxiko mordo bat ekarriko bazenute sikiera! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 92. orr.
· Azukreontzia eskuztatzen ari zen [...] bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.