Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perpaus 1 iz predikatuaz eta, gehienetan, subjektuaz osaturiko esaldia.

Honelako gramatika batetik perpaus bat sortzeko, perpausa sinbolotik hasten den eratorketa hedatu bat sortzen dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 70. orr.

Perpausez baliatuz hitz egiten dugu, eta gero hitzak bereizten ditugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.

Ondorioz sortu den hitz-hurrenkerari "perpausa" deituko diogu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Gramatikak, perpausak sortzeko lanabesak bezala deskribatu ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

Gainerako perpausek, oro har, ez dute proposiziorik adierazten testuingurutik kanpo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Gogoan har ditzagun orain perpausen egitura morfemikoa deskribatzeko zenbait bide.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 37. orr.

Ezin da perpausen bidez munduaren eta hizkuntzaren forma logiko komuna azaldu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uste dut badela oraingo obretan perpaus laburragoetarako joera bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: hitz xume eta perpaus mainguak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Perpaus berriak sortzeko eragiketarik emankorrenetako bat, juntaduraren eragiketa dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 58. orr.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

Perpaus gramatikalen egitura aztertzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.

Perpaus onargarriak, Wittgensteinen Tractatus honetan, mundua deskribatzen dutenak dira, natur zientzietakoak oro har.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Hara ene gaurko ipuina, literatura tradizio finko, ohoretsu eta unibertsalean kokatzen dudala, perpaus soil baten bidez.  Herria   2002-10-24

Ingelesaren egiturari buruzko hausnarketa guztiz zehatz batzuek galderazko perpausak aipatzen ez badituzte ere [...] denek aipatzen dituzte adierazpen perpaus soilak, hutsik egin gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Hizkuntzaren Filosofian perpausak aztertu izan direnean, perpaus deklaratiboak aztertu izan dira tradizioz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Horrenbestez, perpaus analitikoak egiazkoak dira nahitaez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Perpaus modu horiek, batasun itxian, periodoa eratuz, osatzen dute elkar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.

Formaldatze batek perpaus-egituraren arauek emandako hurrenkera baten itxurapena hartzen du abiapuntutzat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Ingelesaren perpaus egitura deskribatzeko lanabes bezala osagai-egiturak agertzen duen desegokitasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 58. orr.

Gramatika hau zabal dezakegu perpaus-kopuru amaigabea sortzeko, biribil hertsiak gehituaz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.

Hizkuntzaren muina definitzen dugu [...] S, F gramatikaren bukaerako hurrenkerei beharrezko formaldatzeak ezartzen dizkiogunean sortzen den perpaus-taldea bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Perpaus jakin bat sortzean beharrezko formaldatzeak bakarrik ezartzen ditugunean, sortzen den perpausari muin-perpaus deritzogu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

Muin-perpausak aukeratzean, S, F motako deskribapen baten bitartez errazki eratortzen diren bukaerako kateak dituztenak hartzen ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

Hemen daukagu identitate-perpaus ez-tribialen auziaren erantzuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Fregek lehen aldiz planteatzen ditu Hizkuntzaren Filosofiaren eremuko hainbat arazo, eta horietan nagusia identitate-perpausen auzia dateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Arazo nagusiak inexistentzia-perpausena edota izen propioena dirateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus