Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perone iz zangoaren kanpoaldeko hezur luze mehea, belaunetik orkatileraino doana.
Yestek peronean du min eta Guerrerok, berriz, ezker izterrean kontusio txiki bat du. Berria - Kirola 2004-08-04
Peronea hautsi nuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
Orkatila, peronea eta lepauztaia hautsi zituen. Berria - Kirola 2004-04-14
30 zentimetroko diametroko harriak berna-hezurra eta peronea hautsi zizkion. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Meniskoa, bernahezurra eta peronea hautsita neuzkan, eta aldakan ere ebakuntza bat egin zidaten. Berria - Kirola 2006-02-18
Tiroka ekin zioten ordea, eta ezkerreko zangoko tibia eta perone hezurrak hausteaz gain izterrean ere sartu zioten beste bala bat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 151. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
peronea hautsi (3)