Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pernil iz urdaiazpikoa.
Goizegi zela oraindik, aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 62. orr.
Jatekorik nahi ote zuten galdegin zien berriro hiru gizonei eta azak, saltxitxak, pernila eta idikia egosita zituela adierazi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.
Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Azaz, sagarrez, pernilez, pepinoz eta tomatez eta indioilar zatiez egindako pintxoak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 67. orr.