Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

permititu, permiti, permititzen du ad utzi, onartu; baimena eman.

ETArekin identifikatzeak sari berezia zuen: talde armatuaren botere ustez ahalguztidunekin bat egitea permititzen zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Desoreka sozial eta ekonomikoak ezingo lirateke permititu (onartzekotan guztien onura lortzeko onartu beharko lirateke, eta gizarteko kide guztiek eduki beharko lukete onura horiek eskuratzeko aukera).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Ez zuen ulertzen nolaz Errusiako herriak permititzen zuen halako krudelkeriarik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Ezin zuen permititu artegatasuna euren artean nagusitzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Honek ezein estatuk permititzerik ez daukan indisziplina zekarren: austeritatea estatuen autoarautzeen zati bat da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Bestetik, Idazlearen eskura baizik ez zegoen, inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri -inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian- batekoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus